XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) zeren bai ederki bait nekien madame Merreten ondarea bere bizitzako gertaera nagusitzat jotzen zuela; eta beretzat aipu, ondra eta kemenaren iturria zen.
Beraz nere amets liluragarriak, nere nobelak baztertu beharrean nintzenez, ezin eutsi niezaiokeen egia, modu ofizialez bederen, nozitzearen plazerrari.
Hitzok entzun ahala betarteak, gizon matrakazaleen ditxa goiena salatu zion izkribauari.
Atorraren lepahegalak jaso zituen asturuki, toxa atera, ireki, tabako hautsa eskeini egin zidan eta nere ezetzaren aurrean, lagin sobera sudurreratu zuen.
Bere aintzako patxadan zegoen! Matrakarik gabeko gizonak deusik ez daki bizitzaren zukuaren zaporeaz.
Matrakak, monotonia eta grinen arteko erdibideko tamaina zertu ohi du beti.
Une honetantxe Sterneren hitz polito haien adierazpen osoa konprenitu nuen eta Tobias zaharrak, Trimen laguntzaz, bere trotaldietako zaldira igotzean azaltzen zuen bozkarioaren ideia bururatu zitzaidan.